Antoine Griezmann 2013.urte-arte zigortuta egongo da diziplina hausteagatik.
Antoine Griezmann Realeko jokalariari garesti irten zaio urriaren
erdialdean Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin Le Havren
(Frantzia) kontzentratuta zegoela gauez taxi bat hartu eta beste lau
taldekiderekin batera Parisko dantzaleku batera joan izana. Izan ere,
Frantziako Futbol Federazioak 2013ko abenduaren 31ra arte zigortu egin
du diziplina haustea egotzita, eta ordura bitartean ezingo du hango
selekzioekin jokatu.
Griezmannek 21 urte ditu, eta Macongoa da (Frantzia). 13 urte zituenetik Realeko taldeetan dabil.
No hay comentarios:
Publicar un comentario